Enlaces de Interés
Tknikak gastronomia aurreratuari eskainitako gune bat izango du Zorratzaurreko irlan
Tknikak, Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko irlan eraikiko duen Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak, gastronomia aurreratuari eskainitako lan-ildo bat izango du; era berean, aeronautikari eskainitako beste lerro bat ere izango du, Bizkaiko zentru zein enpresei zerbitzua emango diena. Halaxe aurreratu zuen Lanbide Heziketarako sailburuordeak, Jorge Arévalo jaunak; honek, Banco Bilbaoren artxibo zaharreko egokitze lanak “epe motzean” hasiko direnaren konfidantza azaldu zuen; 1954ean eraikia izan zen Ricardo Bastida arkitektoaren diseinupean. Gaur egun Tknika hartzeko erreserbatuta dago.
Arévalo jauna ez da zentru honen irekiera data ematera ausartu, nahiz eta Tknika bere sailburuordetzaren lehentasunen artean egoten jarraitzen duela ziurtatu duen. “Ez dut uste gehiegi luzatuko denik. Esan ahal dudana da gogotsu gaudela Tknika Zorrotzaurren errealitate bihurtzeko eta Bilboko Udalak interes haundia duela talentuaren irlan kokatu gaitezen, beste proiektu pribatu batzuen ondoan, hots, Digipen, Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea. Eraikuntza proiektua ez dago oraindik prest.”
Iturria: Deia