Zorrotzaurre
TYPSA eta Dinam Ingeniería, Deustuko kanala ireki eta eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko esleipendunak
Bilboko Udalak, Técnicas y Proyectos S.A. (TYPSA) eta Dinam Ingeniería S.L. izenekoek osatzen duten UTEari, Deustuko kanala irekitzeko lanen zuzendaritza, ingurugiro zuzendaritza eta lanen segurtasun eta koordinazio zuzendaritza eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren eraikuntza (Exbasa, Viuda de Sáinz, Balzoa eta Urssa deritzenek osatzen duten UTEari aurretik esleitu zizkionak) esleitu dizkie.
Esleipendun UTEak 402.910 euro eskaini ditu (BEZ kanpo) lehiaketaren helburu den lana egiteagatik.
Lehiaketara, zeinen oinarrizko lizitazio aurrekontua 537.215 eurokoa izan zen (BEZ kanpo), 7 eskaintza aurkeztu dira guztira, euretariko 5, UTEak izanik.