Enlaces de Interés
Udalak Zorrotzaurrerekin erlazionaturiko hiru leihaketa lizitatzen ditu
Bilboko Udalak Zorrotzaurreko lurpeko lehen aparkalekua eraikitzeko aurreproiektuaren idazketa lanak egiteko leihaketa deitu du. Leihaketaren helburua EQ-13 bezala ezagutzen den lursailean aparkalekuaren gaiari konponbidea emango dion dokumentuaren garapena da; partzela hau publikoa da eta etorkizunean eraikiko diren kirol instalazioentzat erreserbatuta dago.
Bilboko Udalak bigarren leihaketa bat ere deitu du Zorrotzaurreko Ibaiertzeko 2C zenbakian kokatzen den pabiloi industrialaren eraisketa lanak aurrera eraman ahal izateko; hau egin ondoren, gune publiko ireki bat egokituko da inguruan dauden eraikuntzekin uztartuko dena, konkretuki, Beta 1 (Digipen) eta Beta 2 (As Fabrik) eraikinak dira.
Era berean, udalbatza bilbotarrak hirugarren leihaketa bat lizitatu du, Beta 2 eraikinaren 2. faseko berriztatze eta birgaitze lanen exekuzioan segurtasun eta osasun gaiak koordinatzeko zerbitzuari dagozkionak.
Iturria: BAO