Zorrotzaurre
Arkitektu daniar ordezkaritza bat Bilbora etorri da, beste batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza eraldatze proiektua ezagutzeko
Aste honetan, daniar ordezkaritza bat etorri da Bilbora, hiri garapen, gobernantza eta iraunkortasun kontuetan martxan jarri diren “egite egokiak” zuzenean ikusteko.
Ordezkaritza, Dansk Arkitektur Center deritzonaren 24 ordezkarik osatuta, aipatutako zentruaren “Strategic Urban Governance” masterren barruan antolatuta dagoen aztertze bidaia egiten ari da. Masterrak, hiru urteko iraupena dauka eta arreta, hiri kudeaketan eta iraunkortasunean jartzen du. Bere parte-hartzaileak, gehien bat, CEO-ak eta zenbait daniar udalerritako zuzendariak dira. Hau da Bilbao, ikasketa-bidaia egiteko aukeratzen duten hirugarren urtea.
Asteartean, arkitektu daniarrek Zorrotzaurre bisitatu zuten, Artiach-en eta ZAWP-en geldialdia eginez. Pablo Otaolak, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak, lan bilera egin zuen eurekin, Zorrotzaurreko proiektuaren hirigintza alderdiak aztertzeko.
Bestalde, joan den otsailaren 24an, Madrilgo Europar Unibertsitateko hamabost bat ikaslek eta irakaslek Bilbao bisitatu zuten, Zorrotzaurreko proiektua zehatz ezagutzeko helburuaz.