Arkitektu daniar ordezkaritza bat Bilbora etorri da, beste batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza eraldatze proiektua ezagutzeko

Zorrotzaurre

Arkitektu daniar ordezkaritza bat Bilbora etorri da, beste batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza eraldatze proiektua ezagutzeko

10/03/2016

Aste honetan, daniar ordezkaritza bat etorri da Bilbora,  hiri garapen, gobernantza eta iraunkortasun kontuetan  martxan jarri diren “egite egokiak” zuzenean ikusteko.

Ordezkaritza, Dansk Arkitektur Center deritzonaren 24 ordezkarik osatuta, aipatutako zentruaren “Strategic Urban Governance” masterren barruan antolatuta  dagoen aztertze bidaia egiten ari da. Masterrak,  hiru urteko iraupena dauka  eta arreta,  hiri kudeaketan eta iraunkortasunean jartzen du. Bere parte-hartzaileak, gehien bat, CEO-ak eta zenbait daniar udalerritako  zuzendariak dira. Hau da  Bilbao,  ikasketa-bidaia egiteko aukeratzen duten hirugarren urtea.

Asteartean, arkitektu daniarrek Zorrotzaurre bisitatu zuten, Artiach-en eta ZAWP-en geldialdia eginez. Pablo Otaolak, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak,  lan bilera egin zuen eurekin, Zorrotzaurreko proiektuaren hirigintza alderdiak aztertzeko.

Bestalde, joan den otsailaren 24an, Madrilgo Europar Unibertsitateko hamabost bat ikaslek eta irakaslek Bilbao bisitatu zuten, Zorrotzaurreko proiektua zehatz ezagutzeko helburuaz.

Aurrekoa
Euskal Trenbide Sareak Typsari esleitu dio tranbia Zorrotzaurrera heltzeko azterlana
Hurrengoa
Zorrotzaurreko proiektuaren bultzatzaile handiena izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena
close