Zorrotzaurre
Sustatze eta berrikuntza arloko austriar erakundeetako arduradunen ordezkaritza bat, Zorrotzaurreko garapen prozesuan interesatuta
Egunotan, 36 lagunek osatutakoaustriar ordezkaritzak Bilbao bisitatudu, hiriburu bizkaitarraren garapen proiektuak zuzenean ezagutzeko.
Ordezkaritza, unibertsitatearduradunek, eskualde eta arlo sustatze eta garapen erakundeetako zuzendarieketa kazetari espezializatuek osatuta zegoena, atzo, beste ekitaldi batzuenartean, Pablo Otaolak Bilbao Ekintza egoitzan, Zorrotzaurreko proiektuarenoinarrizko puntuei eta bere ezaugarri berritzaileei buruz egin zuen erakusketarajoan zen.
Era berean, joan den ostiralean, BilbokoTurismo Bulegoan, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak Zorrotzaurreko proiektua,Guggenheim edo Azkuna Zentroa bezelako hiriburuko eraikin adierazgarrienak bisitatu eta hiriko hirigintzagarapen proiektu berriak hiru egunez ezagutzen egon diren 19 arkitektu eta hirigile daniarrei azaldu zien.