Zorrotzaurre
Urte bete igaro da Frank Gehry zubia ibilgailuentzat ireki zenetik
Gaur urte bete gauzatu da (16-01-19) Frank Gehry zubia ibilgailuentzat ireki zenetik. Bere inaugurazioa lau hilabete lehenago egin zenetik eta egun horrretararte, zubiaren espaloi bietatik oinezkoak baino ezin ziratekeen ibili.
Zubiak, Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuan aurreikusita dauden hiru zubietatik eraiki den lehenengoak, Julio Urquijo kalea eta etorkizuneko irlare lotzen ditu.
Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek diseinatuta, 75 metroko luzera eta 28 metroko batez besteko zabalera dauka eta led teknologiaz soilik argiztuta dagoen Bilboko lehen zubia da.
Bere finantziazioa (5,7 milioi euro), Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordearen kontura izan zen.