Zorrotzaurre
Urteurrena: Hamabi urte bete dira Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkeztu zenetik
Gaur hamabi urte beteko dira (2004ko urriak 29), Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkezteko Bilbon egin zen pentsaurretik. Zaha Hadid Architects deritzenek egin zuten agiri horrek planteatzen zuen alderdirik nabarmengarriena, Deustuko kanala erabat irekitzea zen. Zabaltze horrek Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzea zekarren eta horrek, aldi berean, urak alde hori ez zuela hartuko bermatzen zuen.
Paraleloki, egun berean ere Bilboko Arte Ederreko Museoan Master Planari buruzko erakusketa xehea inauguratu zen (maketak, argazkiak, infografiak, argibide-taulak). Erakusketa hilabete batez, hau da, azaroaren 28 arte zabalik egon zen, enpresa, auzoko eta jendearentzat orokorrean.
Master Plana, erreferentziako oinarrizko agiria izan da, ondoren onartu den proiektuaren plangintza osorako: Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Berezia (2012. urtea) eta Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Birpartzelazio Proiektua (2015. urtea), beste batzuen artean. 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizatze Proiektua, bere behin-betiko onarpenaren azken fasean dago.