Uztailaren 7an hasiko dira Zorrotzaurreko ekosistema kultural eta sortzailera egindako bisita gidatuak

Zorrotzaurre

Uztailaren 7an hasiko dira Zorrotzaurreko ekosistema kultural eta sortzailera egindako bisita gidatuak

02/07/2018

Kultura Ondarearen Europako Urtearen testuinguruan, uztailaren 7an hasiko dira Deustuko Erriberaren inguruan sortutako ekosistema kultural eta sortzailera egingo dituzten bisita gidatuak, ZAWPek antolatuta.

Zorrotzaurreko iragan, orain eta etorkizunetik ibilbidea egingo dute, arreta berezia emanez auzoan egiten ari diren eraldaketa urbanistikoaren prozesuari, baita lehen eremu industrial zen honetan garai bateko nabeak berreskuratzen industria kultural eta sortzaileek duten garrantziari ere.

Bisita oinez egingo da; 11:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango du.

Bisitak egiteko interesa duenak izena eman dezake honako formulario hau betez.

Aurrekoa
Ministro Kontseiluak oniritzia eman dio Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko lehiaketari
Hurrengoa
BPA-ren eskutik, Deustuko kanalaren betegarrien betearazpena eta sortuko diren ia 52.000 m2-ko lursailen besterentzea lizitatzen dira
close