Zorrotzaurre
Vicinay Cadenas, Sestaon bere fabrika berria eraikitzen hasi da eta bertara, Zorrotzaurreko instalakuntza guztiak eramango ditu.
Vicinay Cadenas, offshore amarratze kateen munduko lehen egilea dena, Sestaon fabrika berria eraikitzen hasi da, bere oraingo Zorrotzaurreko kokapena utzi eta bertara joateko.
Gaur egungo 230 langileak hartuko dituen fabrika berrian, enpresak makineria berria sartuko du eta bere ekoizpen prozedura guztiak espazio bakar batean biltzean, optimizatu ahalko ditu (Zorrotzaurren, pabilioi batzuen artean bananduta daude).
Instalakuntza berriak 35.000 metro karratuko lursailean eraikitzen ari dira; La Mudela izeneko aldean, La Naval ontziolaren ondoan hain zuzen ere. Lanak, 7 milioi euroko kostua izango dutenak, bi fasetan garatuko dira.
Lehen fasean 190 metroko luzera eta 80 metroko zabalera izango duen nabea eraikiko da eta han, ekoizpen makinera berria jarri eta kanpo aldeko hondartza prestatuko da, kateak, Itsasadarraren ondoan biltegiratzeko.
Bigarren faseak, bulegoak eta zerbitzuak bilduko dituen eraikina egitea ekarriko du.
Urte bete barru enpresak bere ekoizpena Sestaon hasi eta bi urtez, produkzioa gaur egungo instalakuntzekin konpartitzea aurrikusi da. Denboraldi horren ondoren Zorrotzaurre betiko utziko du.
Vicinay Cadenas Zorrotzaurretik joatea, non 30.000 metro karratu libre utziko dituen, datozen urteetan, alde horretarako Plan Bereziak ezarri dituen hiri erabilera berriak direla eta burutuko den enpresen aldaketaren barruan kokatzen da.