Visesa-k Zorrotzaurren 104 etxebizitza tasatu eraikitzea lizitatu du

Zorrotzaurre

Visesa-k Zorrotzaurren 104 etxebizitza tasatu eraikitzea lizitatu du

06/03/2019

Visesak Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatutako 104 etxebizitza tasatu eraikitzeko lizitazioa iragarri du; lizitazioak, halaber, barne hartzen du beste 91 etxebizitza sozial eraikitzea 1 lurzatian, Iturribarri-II, Getxon.  Zorrotzaurreko pisuak egikaritzeko epea 30 hilabetekoa da eta Getxoko eraikinena 24 hilabetekoa. Guztira, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 20.664.145,25 eurokoa da (BEZ kanpo).

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 25ean bukatzen da. Lizitazioa erabat telematikoa da. Bestalde, 104 etxebizitzak esleitzeko prozedura une honetan irekita dago. Interesa duten pertsonek, exijitzen diren baldintzak betetzen badituzte, martxoaren 13a arte etxebizitza horietako bat eskuratzeko hautagaitza aurkez dezakete.

Horretarako, urtean 12.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrerak izan behar dituzte 2017an; ezgaitasuna, mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa duten pertsonen kasuan, nahikoa izango da 3.000 euroko diru-sarrera minimoa aurkeztea; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, ez da diru-sarrera minimorik egiaztatzea exijituko.

Egun, Vive Zorrotzaurre kooperatiba (Jaureguizar) SI-3 eta SI-4 lurzatietan, hain zuzen, aipatu SI-2 lurzatiaren aldamenean, eraikitzen ari den BOE etxebizitzak eta etxebizitza askeak amaiera fasean daude.

 

Aurrekoa
Nagusi Intelligence Center Zorrotzaurren kokatuko da, Tarabusiren eraikina izandakoan
Hurrengoa
Zorrotzaurreko SI-5 lurzatian jasoko diren 154 etxebizitza askeen merkaturatzea abiatu da
close