Zorrotzaurre
Visesak lehiaketan jarri ditu Zorrotzaurreko hiru lursailen salmenta etxebizitza berrien lehen promoziorako
Gaur, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak, Visesak, etxebizitza babestuen garapenerako Eusko Jaurlaritzako elkarte publikoak, Zorrotzaurreko hiru lursail saltzeko antolatu duen lehiaketa argitaratu du. Aipatutako partzela horietan, auzoko etxebizitza berrien lehen promozioa eraikitzea aurreikusi da.
Lursailak, honeko hauek dira: SI-3 (2.253,60 m2), BOE-ko 99 etxebizitza inguru egiteko; SI-4 lursaila (2.253,60 m2), 132 bat etxebitza librerako; eta DB-1 (1.968,07 m2) lursaila, 111 bat etxebizitza tasaturako.
Lursailak, Visesari, Birpartzelazio Proiektua dela eta eman zitzaizkionak, San Inazion (SI-3 eta SI-4) eta Deustun kokatuta daude.
Lursail bakoitzeko eskainitako zenbatekoa ezingo da 2.967.000 euro (SI-3 lursaila); 13.000.000 euro (SI-4); eta 5.441.000 euro (DB-1) baino gutxiago izan.
Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.
(Informazio gehiago, www.visesa.com )