Visesak Aguilar y Varona Arquitectos Asociados arkitektoei esleitu die Zorrotzaurreko SI-2 lurzatiko eraikuntza-proiektua

Zorrotzaurre

Visesak Aguilar y Varona Arquitectos Asociados arkitektoei esleitu die Zorrotzaurreko SI-2 lurzatiko eraikuntza-proiektua

10/04/2018

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu du SI-2 lurzatian etxebizitza tasatuetarako laguntza teknikorako, proiektua idazteko eta obra zuzentzeko Visesak deitutako lehiaketa esleitu dutela. Esandako lurzatia San Ignazio eta Zorrotzaurre elkartuko dituen etorkizuneko zubiaren alboan dago.

Enpresa esleipenduna Aguilar y Varona Arquitectos Asociados SLP da, eta kontratuaren zenbatekoa 490.050 eurokoa (BEZa barne).

Gaur egun, Vive Zorrotzaurre kooperatiba (Jaureguizar) etxebizitza askeak eta babes ofizialekoak altxatzen ari da SI-3 eta SI-4 lurzatietan, hain zuzen ere SI-2 lurzatiaren alboan.

Aurrekoa
Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
Hurrengoa
In Focus hirien sareak Zorrotzaurre bisitatu du
close