Zorrotzaurre
Visesak beste lehiaketa bat iragarri du San Ignazioko lursail bat saltzeko, etxebizitza librera bideratuta
Gaurko EHAAk Vivienda y Suelo de Euskadi SA (Visesa) erakundeak SI-5 lursaila saltzeko egin duen lehiaketairagarri du. Lursaila San Ignazion dago (Vive Zorrotzaurre kooperatiba eraikitzen ari den etxebizitzen alboan), eta 153 etxebizitza libre eraikitzera bideratu dute.
Eskainitako prezioak ezingo du 22.650.000 euro baino gutxiagoko izan (BEZik gabe).
Eskaintzak aurkezteko mugaeguna 2019ko urtarrilaren 31 da, 13:00etan.Visesaren egoitzan aurkeztu behar dira (Gamarrako atea, 1-A (2. solairua), Gasteiz).
Visesak joan den uztailean deitu zuen beste lehiaketa bat lursail honekin lotuta, baina orduan eskaintza bateratua egitera behartzen zuen Tolosako Amarotz paper-fabrikaren lursaila zena ere bilduta.Lehiaketa hutsik geratu zen.