Visesak Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubiaren eraikuntza

Zorrotzaurre

Visesak Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubiaren eraikuntza

09/02/2018

Visesak (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra S.A.), Ferrovial-Agroman S.A.  eta Viconsa S.A enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubia eraikitzeko obren lehiaketa.

ABEE garailearen aurrekontua 8.337.611,20 eurokoa izan da,  BEZik gabe (lizitazioaren aurrekontu oinarria 10.198.702,20 eurokoa zen, BEZik gabe). Obrak gauzatzeko epemuga 17 hilabetetan finkatu da.

Lehiaketa honetara 11 eskaintza aurkeztu dira, guztiak ABEE-ak.

San Ignacio auzoa (IDOM-eko egoitza berritik oso hurbil) etorkizuneko Zorrotzaurreko uhartearekin uztartuko duen zubia, LKS Ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz errepide-ingeniariek diseinatu dute. 75 metroko luzera izango du, babesik gabe ibilguan, eta guztira 28 metroko zabalera. Zabaleraren banaketa izango da: 6,7 metroko galtzada, errepideko zirkulazioaren bi errailetarako; 7,0 metrokoa autobusaren bi errail esklusibotarako; 2,5 metrokoa noranzko biko bidegorri baterako; eta 8,8 metrokoa oinezkoen bi espaloitarako.

Aurrekoa
Kontzertazio Batzordeak 1.603 zuhaitz landatzeko lehiaketa deitu du
Hurrengoa
Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hiri-eraberritze proiektua aurkeztu du gaur Bruselan
close