Visesak hasi ditu San Ignazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanak

Zorrotzaurre

Visesak hasi ditu San Ignazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanak

09/05/2018

Aste honetan hasi dituzte San Ignazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanak.Zorrotzaurreko bigarren zubi honen lanak Visesak finantzatuko ditu eta helburu horrekin Visesak deitutako lehiaketa irabazi zuen eta Ferrovial-Agroman SA  eta Viconsa SA enpresek osatutako ABEEak egingo ditu. Aurkeztutako aurrekontua 8.337.611,20 eurokoa izan zen (BEZa kanpo) eta lizitazio-oinarriaren aurrekontua, aldiz, 10.198.702,20 eurokoa zen (BEZa kanpo).Gauzatzeko ezarritako epea 17 hilabetekoa da.

San Ignazio auzoa Zorrotzaurren aurrez ikusitako uhartearekin lotuko duen zubia LKS Ingeniaritza enpresako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bideetako ingeniariek diseinatu dute eta Idom eta arraunketako pabilioi berriaren artean egongo da kokatuta.75 metroko luzera izango du, ibilguan euskarririk gabe, eta 28 metroko zabalera.Zabalera honela banatuko da:6,7 metroko galtzada errepideko zirkulazioko bi bidetarako; 7,0 metro autobuserako bakarrik izango diren bi bidetarako; 2,5 metro bi noranzkotako bidegorrirako; eta 8,8 metro oinezkoentzako bi espaloitarako.

Zubi hori eraikitzeko lanak Elorrieta eta BalletsOlaeta kalearen arteko bi kilometroko luzera izango duen pasealekua urbanizatzeko lanekin batera egingo dituzte.

Aurrekoa
Visesak hasi ditu San Ignazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanak
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Master Plana egiteko ZahaHadid-i ardura eman zitzaionetik hamabost urte bete dira
close