Visesak Kutxabanki saldu dio hasiera baten finantza erakundearen egoitza berria eraikitzeko erreserbatu zen lursaila

Zorrotzaurre

Visesak Kutxabanki saldu dio hasiera baten finantza erakundearen egoitza berria eraikitzeko erreserbatu zen lursaila

28/11/2016

Joan den ostiralean, Eusko Jaurlaritzaren Visesa Erakunde Publikoak Kutxabanki saldu zion Zorrotzaurreko Hegoaldeko Muturrean dagoen 4.000 m2ko lursail bat. Lursaila, 20,8 milioi eurotan saldu dena, Euskalduna zubiaren ondoan dago, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean, hain zuzen.

Finantza erakundearen hasierako ideia, bere egoitza berria hartuko zuen bulego dorre bat eraikitzea zen. Horretarako, 2009ko uztailean Zaha Hadid-i horren diseinua agindu zion (Zorrotzaurreko Master Planaren egilea eta 2016an hil dena).

Zaha Hadid-ek egindako diseinuaren arabera, eraikuntza berriak, 22 planta eta ia 105 metroko altuera, 25.000 m2ko azalera lur gainean eta beste 8.000 m2 lurpean izango luke. Horrez gain, bere ondoan, hargunea eta bezeroentzako beste zerbitzu batzuk bilduko zituen blokea eraikiko litzateke.

Aurrekoa
Deustuko Erriberan hutsik dauden industria eraikin bi eraisten hasi dira
Hurrengoa
Urteurrena: Lau urte bete dira Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Plan Berezia behin betiko onartu zuenetik
close