Visesak lehiaketa iragarri du San Ignazioko lursail bat saltzeko, etxebizitza librera bideratuta

Zorrotzaurre

Visesak lehiaketa iragarri du San Ignazioko lursail bat saltzeko, etxebizitza librera bideratuta

20/07/2018

Atzoko EHAAk Vivienda y Suelo de Euskadi S.A. (Visesa) erakundeak 153 etxebizitza libre eraikitzeko lursail bat saltzeko egingo duen lehiaketa baten iragarkia argitaratu zuen. Lursaila San Ignazio auzoan dago, eta Vive Zorrotzaurre kooperatiba eraikitzen ari den etxebizitzen alboan.

Tolosako Amarotz paper-fabrikaren lursaila zena ere bilduko duen eskaintza bateratua aurkeztera behartzen du lehiaketak.

Eskaintzak aurkezteko mugaeguna irailaren 21a da, 13:00etan. Visesaren egoitzan aurkeztu behar dira (Gamarrako atea, 1-A (2. solairua), Gasteiz).

Salmentari buruzko informazio gehiago hemen: www.visesa.eus.

Aurrekoa
Deustu Arraun Taldea antzinako Agemasako nabean eraikitako pabilioi berrira lekualdatzen da
Hurrengoa
Bilboko Udalak As Fabrik proiektua jasoko duen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala lehiaketara atera du
close