Zorrotzaurre
Viuda de Sainzek, Lurgoienek eta Jaureguizarrek osatzen duten ABEEari esleitu dizkiote Zorrotzaurreko A faseko urbanizazio-lanak
Zorrotzaurreko 1. Egikaritze Unitatearen Hitzarmen Batzordeak Viuda de Sainz SA, Lurgoien SA eta Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria SL enpresek osatzen duten ABEEari esleitu dizkio Zorrotzaurreko proiektuko A fasea urbanizatzeko lanak.
Urbanizatu beharreko eremua Deustuko kanalaren eskuinaldean dago eta Elorrietatik gaur egun urbanizazio-fasean dagoen Ballets Olaeta kalera artekoa da.
Irabazi duen ABEEaren aurrekontua 13.930.226,63 eurokoa izan da, BEZa barne (lizitazio-oinarriaren aurrekontua 15.754.452,89 eurokoa zen, BEZa barne).
Lehiaketara bederatzi eskaintza aurkeztu dira, eta haietatik zazpi ABEE moduan. Oro har, 19 enpresak hartu du lehiaketan parte.
Horrez gain, Zorrotzuarreko Hitzarmen Batzordeak aipatutako urbanizazioko obrak zuzentzeko lanak Saitec SA eta González Cavia y Cabrera Arquitectura, Urbanismo y Paisaje SL enpresek osatzen duten ABEEari esleitu dizkio.
Irabazi duen ABEEaren aurrekontua 260.876 eurokoa izan da, BEZa barne (lizitazio-oinarriaren aurrekontua 290.400 eurokoa zen, BEZa barne).
Lehiaketara bederatzi eskaintza aurkeztu dira, eta haietatik bat ABEE moduan lizitatu da.