JARDUERAK

ZAWP

- Jarduera artikoak auzoko zenbait gunetan.
- Industria pabilioien berreskurapena, sortze lanetan
- Aldearen oroimen historikoa kontserbatzekoak
ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress), hACERIA Arteak izeneko kultura-elkarteak sustatutako proiektua da. Bere helburua, artea, sortzea eta berrikuntzaren bidez, hiri transformazio prozeduraren ikuspegi ezberdina ematea da, “bien bitartean” (while become) geratuz.
2008an martxan jarrita, ZAWP Bilbao-k bere jarduerak Deustuko Erribera aldean dauden aintzinako dozena bat eraikin industrialetan garatzen ditu. Eraikin hauek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Sortze Fabrikak deritzon programaren barruan eta Bilboko Udalaren laguntzaz birgaitu dira.