Zorrotzaurre
ZAWP-ek Ignacio Zuloaga Margolaria kalera aldatuko dela ospatzeko jai-egun bat antolatu du igande honetarako
ZAWP-ek igande honetarako, ekainaren 16rako, jai-egun bat antolatu du Deustuko Erribera 17-ko instalazioetatik Ignacio Zuloaga Margolaria kaleko instalazio berrietara, DigiPen enpresatik hurbil, aldatuko dela ospatzeko.
Aldaketa beharrezkoa da kultur-mugimenduak orain dituen instalazioak eta aldamenean hutsik dauden eta oraindik zutik dirauten pabilioiak berehala eraitsiko direlako, hartara Zorrotzaurreko Plan Berezia deritzonean markatutako erabilera berrietarako espazioa libre utz dadin.
Jardunaldia goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara garatuko da (“Desembarque Jaia” izenarekin) eta askotariko ekintzak hartuko ditu, besteak beste, bigarren eskuko azoka, hainbat ikastaro eta lantegi, egoitza berria ikusteko bisita gidatuak, DJ saioak eta batukadak, performance parte-hartzaileak, bazkari herrikoa, musika- eta dantza-emanaldiak, etab.
Goizekoak oraingo instalazioetan egingo dira eta arratsaldekoak Zuloaga Margolariaren egoitza berrian.