Zorrotzaurre
Zorrotzaurre, 2017ko Ondarearen Europar Jardunaldietan egongo da
Zorrotzaurre, 2017ko Ondarearen Europar Jardunaldiak direla eta Bizkaian egingo diren jardueretan egongo da.
Zehazki, urriaren 28rako (larunbata) eta 29rako (igandea), “Zorrotzaurre: azken irla” deritzon eta Kultura Ondarearen Zentroak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila) eta Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak antolatutako oinezko ibilbide gidatuak prestatu dira.
Ibilbide hauek, Yolanda Gonzalez plazatik 12:00etan irtengo direnak, aukera ona dira Deustuko Erriberako portualde zaharra Nerbioiaren azken irla –aintzina asko zeuden- zergatik bihurtuko den ulertzeko.
Zorrotzaurreko industria ondarean adituak direnek lagundurik, ibilbideak Konsoni Lantegia eta bere makinen kolekzioa bisitatuz amaituko dira.
Informazio gehiago eta erreserbak egin nahiz izanez gero, emaila actividades.avpiop@gmail.com helbidera bidali.