Zorrotzaurre, aurtengo “Emakumeak Bilboko historian” deritzon ibilbideetako protagonista

Zorrotzaurre

Zorrotzaurre, aurtengo “Emakumeak Bilboko historian” deritzon ibilbideetako protagonista

01/03/2017

Bilboko Udalak, aurtengo “Emakumeak Bilboko historian” deritzon ediziorako, ibilbide turistikoak antolatu ditu Zorrotzaurre eta Olabeaga auzoetatik.

Iaz, martxoaren 8a (Emakumearen Nazioarteko Eguna) ospatzeko jaio zen egitarau honen helburua, hiritik zehar eta emakumearen ikuspuntutik  egingo diren ibilbideak prestatzea da, Bilboko gizartean eta bere ekonomi, gizarte eta kultura garapenean eragina  izan duten emakumeak ezagutzera emanez.

2017ko ediziorako, Udaletxeak, aipatutako  ibilbideak Zorrotzaurre eta Olabeagatik antolatu ditu, alde horietako industri-arkeologia nabarmenduz eta emakumeek hiriaren eraikuntzan egindako ekarpenak eta bizi izandako egoera azpimarratuz.

Ibilbideak, gaur hasi eta apirilaren 29an bukatuko direnak, doanekoak dira,  ordu eta erdi irauten dute eta asteartetik larunbatera egingo dira.

Zorrotzaurreko ibilbidea, Galletera de Artiach deritzonatik hasten da (Deustuko Erribera, 70),  gero, Yolanda Gonzalez Plazatxoa, La Coromina Industria fabrika, Frank Gehry zubia, Ballets Olaeta kalea eta  Euskalduna Zubitik jarraitzen du, eta Euskalduna Jauregian amaitzen da.

Interesatuta daudenek, 94 401 00 10 telefonoan izena eman dezakete.

Aurrekoa
11 eskaintza aurkeztu dira Ballets Olaeta kalea urbanizatzeko lehiaketan
Hurrengoa
Deustuko Erriberan hutsik dauden zortzi industria-eraikin eraisten hasi dira
close