Zorrotzaurre, klima-aldaketaren kontrako borrokan buru diren hirien “Cities 100” argitalpenean sartu dute

Zorrotzaurre

Zorrotzaurre, klima-aldaketaren kontrako borrokan buru diren hirien “Cities 100” argitalpenean sartu dute

26/09/2017

Zorrotzaurreko hirigintza proiektua, C40 (Cities Climate Leadership Group) eta Realdania eta Sustainia daniar erakundeek elkarrekin egin duten “Cities100” argitalpenaren 2017ko edizioan sartu dute.

Cities100” (cities100.com), hirietan eragina daukaten klima-aldaketaren arazoen aurrean soluzio berritzaileenak identifikatu, konektatu eta jakitera ematea bilatzen duen argitalpena da. Bere helburua, etorkizuneko hiri eta produkzio inguruek sortzen dituzten politika, programa eta proiektuetarako gida izatea da. Horretarako, hiri klimaren erronkei aurre egiteko, soluzio liderrak aurkezten ditu, hondakin solidoen kudeaketatik garraioraino doazen 10 arlotan.

Argitalpenaren hirugarren urtea den aurtengo edizioan jasotako 100 soluzioak, mundu osoko 29 naziotako 73 hiriri dagozkie eta euren bitartez, etorkizun iraunkorraren potentziala nabarmendu eta mundu osoan aldaketen arduradunak inspiratzea bilatzen da. (http://explorer.sustainia.me/)

Argitalpenean agertzen diren proiektuak aukeratzeko, adituek aztertu eta ebaluatzen dituzte, 5 irizpideetan oinarritutako sistema erabiliz: espero den CO2ren gutxipena; gizartearentzako onurak; bere ikuspegi berritzailea; proiektua hiri-plangintzan nola moldatzen den; eta proiektuaren esperientzia beste hiri etra eskualderekin zein mailatan konpartitzen den.

Zorrotzaurreko proiektua “Moldaera” kategorian sartu da eta berari buruz nabarmentzen dena, etorkizuneko uholdeak prebenitzeko egindako plangintza, lanpostuak sortzea, lurzoru kutsatuak kendu izana ata etorkizuneko irlak herritarren gozamenerako alde berde eta pasealeku zabalak izango dituela dira. (http://explorer.sustainia.me/cities/bilbao-from-degraded-peninsula-to-carbon-neutral-island)

Aurrekoa
Frank Gehry Zubiari buruzko bideoa
Hurrengoa
Sei urte bete dira, Zorrotzaurre berriko lehen eraikina, hau da, IDOM-en egoitza berria inauguratu zenetik
close