Zorrotzaurre proiektua, garapen jasangarriaren eredua, barne hartu zen joan den ostiralean Bilbon ospatutako Hirigintza Ekimenen Sareko (RIU) osoko bilkuran

Zorrotzaurre

Zorrotzaurre proiektua, garapen jasangarriaren eredua, barne hartu zen joan den ostiralean Bilbon ospatutako Hirigintza Ekimenen Sareko (RIU) osoko bilkuran

30/01/2018

Joan den ostiralean ospatu zen Bilboko Azkuna Zentroko Entzunaretoan, VII. Hirigintza Ekimenen Sareko (RIU) 2017 Osoko bilkura. RIU foro irekia da eta finantzaketa komunitarioarekin hornitutako hirigintza esperientziak eta praktika egokiak trukatzeko balio du. Administrazio Zentrala, Autonomia Erkidegoak, Udalerrietako eta Probintzietako Espainiako Federazioa eta Administrazio Lokaleko ordezkariak barne hartzen dituen plataformak, Espainiako hirien garapena hobetzeko hirigintza politikak bultzatzera zuzendutako FEDER Funtsak bideratzen ditu.

Bilbo ospakizun honetako egoitza izateko hautatua izan da, Europar Funtsekin finantzatutako proiektuen sinergien eredua izateagatik. Zorrotzaurren, jarduera biak aldi berean garatuko dira; alde batetik, DUSI Estrategia garatuko da, Espainiako FEDER Funtsekin finantzatua; eta bestetik, Hirigintza Ekintza Berritzailea (UIA), zuzenean Europar Batzordearen funtsekin finantzatua.

Saioa Juan María Aburto Bilboko alkateak inauguratu zuen, eta bertara etorri ziren hirigintza programetako pertsona arduradun nazional eta atzerritar ezberdinak.

Bere inaugurazio diskurtsoan, Aburto jaunak azpimarratu zuen hiriak direla iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko garapenaren motorra eta gizarte kohesiorik gabe garapen ekonomikorik ez dagoela, ikuspegi globala galdu gabe esparru lokalean jarduteko garrantzia nabarmenduz. Zorrotzaurre proiektuari dagokionez, Bilboko alkateak azpimarratu zuen uhartea hirigintza jasangarri eta integratuaren garapenerako estrategia handizale baten agertokia izango dela, FEDER Funtsetatik datozen 15 milioi eurorekin finantzatua izanik.

Osoko bilkuraren amaieran, bertaratuek Zorrotzaurre bisitatu zuten bere birsorkuntza proiektuaren alderdi nagusienak hobeto ezagutzeko.

Aurrekoa
Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea Deustuko kanalean betetze-lanak egiteko
Hurrengoa
Aurkeztu dira eskaintzak Zorrotzaurreko proiektuko A fasea urbanizatzeko lanen exekuziorako lehiaketara
close