Zorrotzaurre proiektuko B-1 eta D faseen urbanizazio obren esleipena

Concursos, licitaciones y adjudicaciones

Zorrotzaurre proiektuko B-1 eta D faseen urbanizazio obren esleipena

07/06/2020

Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeak, maiatzaren 14ean ospatu zuen azken bileran, Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen D Fasearen urbanizazio obren lehiaketa ebatzi zuen. Obrak, CantábricasViuda de Sainz enpresek osatutako ABEE’ari eman zaizkio, 12.264.709,22 euroko kopuruarengatik (BEZ’a kanpo). Irlaren ipar lurmuturrean (Zorrotzatik gertuen dagoena) kokatzen diren kaleen, plazen, lorategien eta hiri-zerbitzuen urbanizazio obrak biltzen ditu. Era honetan, inguru hartan aurreneko eraikin multzoak hartuko dituzten orubeak mugarrituko dira; bizileku-erabilera edota erabilera tertziarioa izango dutenak.

Era berean, lan hauen obra zuzendaritza Técnica y Proyectos S.A. enpresari esleitu zaio 224.000 eurorengatik (BEZ’a kanpo).

Beste alde batetik, Kontzertazio Batzordeak Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen B-1 Fasearen urbanizazio obrak esleitu ditu. Esleipendun enpresa Viconsa S.A. izan da 3.170.242,51 eurorengatik (BEZ’a kanpo). IMQ’ren klinikaren eta Euskalduna zubiaren artean dagoen espazioaren urbanizazio lanak jasotzen ditu.

Lan hauen zuzendaritza lana Saitec Engineering enpresari esleitu zaio 74.750 eurotako kopuru batengatik (BEZ’a kanpo).

Aurrekoa
paseo nuevo zorrotzaurre Deustuko ubidearen eskuinaldeko pasealekuaren irekiera
Hurrengoa
EUROPAKO DISEINU INSTITUTUA (IED) BILBORA HELDU DA, KUNSTHAL DISEINU-ZENTRO NAGUSIAREN INTEGRAZIOARI ESKER foto kunsthal
close