Zorrotzaurre Urbanizatzeko Proiektuari egindako alegazioen hartzea

Zorrotzaurre

Zorrotzaurre Urbanizatzeko Proiektuari egindako alegazioen hartzea

19/10/2016

Hasiera baten 2016ko uztailaren 27 onartu zen Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua, irailaren 30 arte jendaurrean egon da. Denboraldi hori amaituta, 21 alegazio jaso dira.

Horietariko 4, udal-taldeek aurkeztu dituzte; 3, enpresek; 2, auzokoen elkarteek; 1, arloko elkarte batek; eta gainontzeko 11k, partikularrek.

Hitzarmen Batzordeak idatzi hauek aztertu ondoren, Bilboko Udalera bidaliko duen txostena egingo du, eta bertan, aurkeztu diren proposamenak onartu edo ez onartzeko egiten dituen balorapenak agertuko ditu.

Udalak, Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren agirian gehitu beharreko alegazioei buruzko azken erabakia hartuko du, behin-betiko onartzeko.

Aurrekoa
Europar Batzordeak 4,6 milioi euro eman ditu Zorrotzaurren “As Fabrik” negozio digitalen hazlekua sortzeko
Hurrengoa
Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanen kontratua deuseztatu du
close