Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitateko Kontzertazio Batzordeak irlako ipar puntako urbanizazio obrak egiteko lehiaketa ateratzea onartu du
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeak, bere azken bileran, irlako ipar puntako kale, plaza, lorategi eta hiri-zerbitzuen urbanizazio obrak lehiaketara ateratzea onartu zuen (Zorrotzatik gertuen dagoena). Era honetan, zonalde horretan eraikiko diren lehenengo eraikuntza blokeentzat guneak mugatuko dira, etxebizitza izaera edota erabilera tertziarioa izango dutenak. Irla berrian aurrera eramango diren lehen urbanizazio lanak izango dira hauek, behin eraispen obrak eta lurren deskontaminazioa amaitu ostean.
Bilera berean, Kontzertazio Batzordeak, Euskalduna zubiaren eta IMQ klinikaren artean dagoen espazioaren urbanizazioa aurrera eramateko lizitazioa ateratzea ere onartu zuen; honen ostean, Deustuko kanalaren eskuinaldeko ertz guztiaren hiri-eraldaketa amaitutzat eman ahal izango da; obra hauek iazko abuztuan hasi ziren.