Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko SI-5 lurzatian jasoko diren 154 etxebizitza askeen merkaturatzea abiatu da
Mvre enpresak 154 etxebizitza askeen merkaturatzea hasi du. Etxebizitzak bi eraikin-bloketan eraikiko dira, 10 eta 12 solairu izango dituzte eta Zorrotzaurreko SI-5 lurzatian kokatuko dira. 2 eta 3 logeletako etxebizitzak izango dira, garajea eta trastelekua izango dute, eta 265.000 eta 363.000 euro arteko prezioa izango dute.
Etxebizitza horiek eraikitzeko lanak aurtengo bigarren seihilekoan hasiko direla aurreikusten da.