Zorrotzaurreko etxebizitzen birgaikuntza lanen gaurkotasuna

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko etxebizitzen birgaikuntza lanen gaurkotasuna

15/02/2017

Surbisak (udalerriko etxebizitza eraikinen hirigintza birgaikuntza sustatzeko sortutako Bilbao Udaleko enpresa publikoak), Zorrotzaurreko etxebizitzetan egindako birgaikuntza lanen balantzea egin du.

Bere garaian, Zorrotzaurren zeuden 47 etxebizitza eraikinetatik, 42 birgaigarriak zirela kontsideratu zen. Azken hauetatik, 25 eraikinek jadanik erreformak egiten  amaitu dute; 5 une honetan birgakuntza lanak egiten ari dira eta beste 13 proiektuan edo kudeaketa bideratzen daude.

Egindako erreformak garrantzitsuak izan dira hauetariko eraikin askok ehun urte baino gehiago daukatelako  eta hamarkada luzez egindako mantentze-lanak eskasak edo bat ere ez izan direlako.  Hori dela eta, zenbait eraikinen habeak  sendotu behar izan dira eta Surbisak proposatuta, isolamendu termikoak eta energi-eraginkortasuneko  beste neurri batzuk hartu dira. Lanekin helgarritasuna hobetu da eta igogailuak jarri dira hiru altuera baino gehiagoko eraikinetan.

Auzokoek, birgaikuntza lanei ekiteko,  itzuli beharrik gabeko diru-laguntza handiak lortzeko aukera izan dute. Diru laguntza hauek,   Udalak (3 milioi euro), Eusko Jaurlaritzak (0,8 milioi euro) eta Batzorde Kadeatzaileak (2,25 milioi euro) emandakoak.

Aurrekoa
Izendapenak Zorrotzaurren, Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean
Hurrengoa
Hutsik dauden bost industria eraikin eraisteari ekin diote Remo Pabilioiaren hurbileko aldean, Frank Gehry zubiaren ondoan
close