Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko garabiaren udal-biltegia datozen hilabeteetan eramango dute Zorrotzako hiltegia zenera.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok baieztatu du Zorrotzaurreko garabiaren udal-biltegia “datozen hilabeteetan” eramango dutela Zorrotzako hiltegia izandakora, La Landa auzunean; bertan jarriko dute aldi baterako behin betiko kokapena erabaki arte.
Garabiaren biltegia egun duen kokapenetik atera behar izatearen arrazoia da Zorrotzaurreko 1. Exekuzio-unitatean lurzorua libre utzi behar dela urbanizatu ahal izateko eta gero etxebizitza, bulego eta ekipamenduen eraikuntza egiteko.