Zorrotzaurre, Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko garabiaren udal-gordetegia Zorrozako hiltegi zaharrera eramango da urte amaieran
Zorrotzaurreko garabiaren udal-gordetegia Zorrozako hiltegi zaharrera eramango da urte amaieran, Landako auzoan. Kokapen berriaren egokitzapen lanak asteazken honetan esleitu dizkio Bilboko Udaleko Gobernu-Batzordeak Viconsa S.A. enpresari; beraz, egokitzapen lanak hemendik laisterrera hasiko dira.
Garabiaren udal-gordetegiaren leku aldaketaren arrazoia Zorratzaurreko 1go Egiterapen Unitatean lurra liberatu behar izanean oinarritzen da; honek, lurzoru horren urbanizazioa ahalbidetuko du eta haren ondoren, etxebitza, bulego eta ekipamendu desberdinen eraikuntza.
Gaur-gaurkoz zerbitzua irlaren urbanizazio lanen lehen fasea dagoeneko hartzen duen lurzoruetan kokatzen da.
Kokapen berriak helburu bikoitz bat beteko du: lehena, zonalde hau ibilerrazagoa egiten, Zorroza suspertuko duelarik; eta bigarrena, garabiak eramandako kotxeen gidariei garraio publikoan bertaratzeko aukera emango die kotxea jaso ahal izateko.