Zorrotzaurreko garabiaren udal-gordetegia Zorrozako hiltegi zaharrera eramango da urte amaieran

ZorrotzaurreZorrotzaurre

Zorrotzaurreko garabiaren udal-gordetegia Zorrozako hiltegi zaharrera eramango da urte amaieran

15/07/2019

Zorrotzaurreko garabiaren udal-gordetegia Zorrozako hiltegi zaharrera eramango da urte amaieran, Landako auzoan. Kokapen berriaren egokitzapen lanak asteazken honetan esleitu dizkio Bilboko Udaleko Gobernu-Batzordeak Viconsa S.A. enpresari; beraz, egokitzapen lanak hemendik laisterrera hasiko dira.

Garabiaren udal-gordetegiaren leku aldaketaren arrazoia Zorratzaurreko 1go Egiterapen Unitatean lurra liberatu behar izanean oinarritzen da; honek, lurzoru horren urbanizazioa ahalbidetuko du eta haren ondoren, etxebitza, bulego eta ekipamendu desberdinen eraikuntza.

Gaur-gaurkoz zerbitzua irlaren urbanizazio lanen lehen fasea dagoeneko hartzen duen lurzoruetan kokatzen da.

Kokapen berriak helburu bikoitz bat beteko du: lehena, zonalde hau ibilerrazagoa egiten, Zorroza suspertuko duelarik; eta bigarrena, garabiak eramandako kotxeen gidariei garraio publikoan bertaratzeko aukera emango die kotxea jaso ahal izateko.

Aurrekoa
Uztailaren 18an Visesa’k Zorrotzaurreko SI-02 partzelan eraikiko diren 104 etxebizi tzatasatuen esleipenerakozozketaegingo du
Hurrengoa
Udalak Zorrotzaurrerekin erlazionaturiko hiru leihaketa lizitatzen ditu
close