Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak Ballets Olaeta kalearen urbanizazio lanak egiteko lehiaketa iragarri du
Zorrotzaurreko 1go Alde Integratuaren 1go Egite Unitatearen Hitzarmen Batzordeak, Ballets Olaeta kalea, Enekuriko tunelak eta IMQ Zorrotzaurre Klinikaren artean, hain zuzen, urbanizatzeko lanak egiteko lehiaketa iragarri du.
Lan honi esker, Botika Zaharraren bide antolamendu berriari amaiera emango zaio. Horrela, Morgan kaleak norabide bakarra izango du, Bilbotik irten eta Enekuriko tuneletarantz joateko eta Ballets Olaeta amaituta dagoenean, aipatutako tuneletatik Bilbon sartzeko atea izango da, Euskalduna zubiaren errotondoraino helduz.
Lanak, SAITEC ingeniaritza enpresak idatzitako Proiektu Teknikoarekin bat etorriz egingo dira.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.562.238,30 eurokoa da (BEZ kanpo).
Hitzarmen Batzordearen bulegoetara eraman behar diren eskaintzak aurkezteko epea, 2017ko otsailaren 14an, asteartea, 13:00etan amaituko da.
Lehiaketaren orriak, webgunearen “Kontratugilearen perfila” atalean lor daitezke.