Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua, Espainian izandako hiri transformazioari buruzko erakusketan
Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza, joan den urtarrilaren 30ean Madrilen inauguratu zen “Orain dela gutxiko oroimenaren arkeologia. Hiri eta lurraldearen eraikuntza Espainian 1986-2012” deritzon erakusketan ikus daitekeen proiektuetariko bat da. Erakusketan, mendearen azken laurdenean espainiar hiri nagusienetan izandako arkitektura lan, hiri transformazio eta paisaien trazatu berri garrantzitsuenei buruzko hausnarketa egiten da.
Honako hauek dira, esparru hauetan gertatukoaren adierazle izateagatik aukeratu diren hiriak: Bilbao (Zorrotzaurreko proiektuak protagonismo handia dauka, Nerbioi itsasadarrak metropoli berriaren ardatzan izandako transformazioaren zati legez); Madril; Sevilla; Bartzelona; eta Santiago de Compostela.
Erakusketa, Madrilgo Circulo de Bellas Artes izeneko horretan bisita daiteke datorren maiatzaren 18 arte