Zorrotzaurreko proiektua, Espainian izandako hiri transformazioari buruzko erakusketan

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko proiektua, Espainian izandako hiri transformazioari buruzko erakusketan

04/02/2014

Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza, joan den urtarrilaren 30ean Madrilen inauguratu zen “Orain dela gutxiko oroimenaren arkeologia. Hiri eta lurraldearen eraikuntza Espainian 1986-2012” deritzon erakusketan ikus daitekeen  proiektuetariko bat da. Erakusketan, mendearen azken laurdenean espainiar hiri nagusienetan izandako arkitektura lan, hiri transformazio eta paisaien trazatu berri garrantzitsuenei buruzko hausnarketa egiten da. 

Honako hauek dira, esparru hauetan gertatukoaren adierazle izateagatik aukeratu diren hiriak: Bilbao (Zorrotzaurreko proiektuak protagonismo handia dauka, Nerbioi itsasadarrak metropoli berriaren ardatzan izandako transformazioaren zati  legez); Madril; Sevilla; Bartzelona; eta Santiago de Compostela.

Erakusketa, Madrilgo Circulo de Bellas Artes izeneko horretan bisita  daiteke datorren maiatzaren 18 arte

 

Aurrekoa
Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketarako deialdia
Hurrengoa
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketa esleitu da
close