Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua, Estonian egin den Urbact Foroan aztertu diren “jardunbide egokiak” horietariko bat
Egunotan, Zorrotzaurreko birsorkuntza proiektua, Estonian ospatutako Urbact Foroa izenekoan aurkeztu den jardunbide egokietariko bat da. Aipatutako topagune horretan, mundu osoko ehun bat hirik, euren hiri garapen proiektu adierazgarrienak aurkeztu eta konpartitu dute.
Zorrotzaurre Foroan egon da, Deustuko kanalaren irekidura, energi-berriztatzaileen aldeko apustua, alde horretan uholdeak prebenitzeko jarduerak, e.a.-ri buruzko informazioa eskaintzen duen stand-ean. Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotzia, Asier Abaunza, Zorrotzaurreko proiektua Foroan egon direnei azaltzeaz arduratu dena izan da.