Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua “Hazkunde Inklusiborako alkateak” foroaren laugarren bileran aurkeztu dute, Atenasen
Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hirigintza-garapenaren proiektua aurkeztu zuen atzo Atenasen, Hazkunde Inklusiborako Alkateak foroaren (Champion Mayors for Inclusive Growth) laugarren bilaren lan-jardunaldien barruan.
Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideetako zinegotziak, Gotzone Sagarduik, aurkeztu zuen foroaren jardueren barruan egin zen Alkate eta Ministroen zazpigarren Mahai-Inguruan. Zehazki, Sagarduik “Nola lan egin dezakete gobernuek eta hiriek hirigintza-politikak elkarrekin diseinatzeko” saioan parte hartu zuen. Bertan, Zorrotzaurre irla maila anitzeko gobernamenduaren eta hirigintza inklusibo eta jasangarriaren adibide gisa aurkeztu zuen.
Hazkunde Inklusiborako Alkateak foroa hiriburu heleniarrean egin da martxoaren 18an eta 19an eta gero eta handiagoa den desparekotasun sozialari aurre egitea eta hirien hazkunde inklusiboa sustatzea izan du xede politika publikoak nola diseinatzen diren berrikusteko. Ekitaldira hainbat lurraldetako hogei bat ministro-ordezkari eta 30 alkate, tokiko agintaritza eta nazioarteko erakunde baino gehiago bertaratu dira eta globalizazioarekin, aldaketa demografikoekin, digitalizazioarekin eta klima-aldaketarekin lotutako gaiak izan dituzte hizpide.