Zorrotzaurreko proiektua Singapurren ospatzen den alkateen eta hirien gailurrean aurkezten da

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko proiektua Singapurren ospatzen den alkateen eta hirien gailurrean aurkezten da

09/07/2018

Bilboko Udala aste honetan partaide izango da Singapurren, uztailaren 8tik 12ra ospatzen den World Cities Summit alkateen eta hirien munduko gailurraren seigarren edizioan.

World Cities Summit, hirietako Gobernantza eta Garapen Jasangarria jorratzeko munduko gailur bat da; bertan partaide izango dira ehunka gobernuko lider, politikari eta sektore pribatukoko aditu. Aurtengo gailurra“Liveable and Sustainable Cities: Embracing the Future through Innovation and Collaboration” lemapean ospatzen da,eta bertan bost kontinentetako ehun hiri baino gehiagoko ospe handiko alkateak eta politikari ezberdinaktopatuko dira.

Bilbon, Alkatetza, Giza Baliabide eta Kontratazio saileko Gotzone Sagardui zinegotzi eta ordezkaritza buruaren eskutik, saio berezi batzuk antolatuko dira bertaratuek Zorrotzaurreko Uhartearen proiektua ezagutu dezaten, aukeren esparru eta inbertsioen erakarpen polo modura, horrela Invest In Bilbao plataformaren euskarriarekin garapen ekonomikoa sustatuz.

Aurrekoa
Zorrotzaurre, zinemako agertokia
Hurrengoa
Deustu Arraun Taldea antzinako Agemasako nabean eraikitako pabilioi berrira lekualdatzen da
close