Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektuaren jarduerei buruzko bideoak: IMQ Zorrotzaurre Klinika
Zorrotzaurreko proiektuaren jarduera ezberdinei buruzko bideoen talde barruan, Batzorde Kudeatzaileak, Euskadiko osasun zentru pribatu handiena den IMQ Zorrotzaurre Klinica deritzonari buruzko bat egin du.
Botika Zaharraren Deustuko erriberan kokatuta (Euskalduna zubitik oso hurbil), eta Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektuek diseinatuta, IMQ Zorrotzaurre Klinikak azken aurrerapen teknologikoak dauzka eta mediku espezialitate guztietako zerbitzu integralak eskaintzen ditu. Klinikak 211 ohe dauzka eta bertan 350 profesionalek lan egiten dute.
85 milioi euroko inbertsioaz, 2012ko apirilaren 26an inauguratu eta Zorrotzaurreko aldea birsotzeko proiektuan eraiki zen bigarren eraikina izan zen.