Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektuaren jarduerei buruzko bideoak: jadanik dauden etxebizitza- eraikinen birgaikuntza
Zorrotzaurreko proiektuak, hasieratik, auzoko etxebizitza-eraikinak birgaitzearen aldeko apustua egin du; hau da Hitzarmen Batzordeak proiektu honetan burutu diren jarduerei buruzko bideo seriean egin duen azkenaren gaia.
2009tik hona, bertan bizi direnek Udaletxeak eta Hitzarmen Batzordeak emandako diru-laguntzei etekina atera diete. Guztira, 6 milioi euro baino gehiago eman dira Zorrotzaurren jadanik dauden etxebizitza-eraikinak, ia bere osotasunean birgaitzeko.
Egindako berrikuntzak garrantzitsuak izan dira etxebizitza askok ehun urte baino gehiago daukatekako eta hamarkada luzez ia ez dutelako mantentze-lanik izan. Horrela, eraikin batzuen pilareak indartu, isolamendu termikoak jarri eta energi-eraginkortasuna lortzeko beste neurri batzuk hartu dira, eta helgarritasuna hobetu egin da igongailuak jarriz.