Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren behin-betiko onarpena

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren behin-betiko onarpena

26/07/2017

Gaur, udal Gobernu Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua behin-betiko onartzea ebatzi du.

Hasieran 2016ko uztailaren 27an onartu ondoren, bi hilabetez jendaurrean jarri zen eta denboraldi horretan 21 alegazio jaso ziren. Horietariko bederatzi urbanizazio proiektuaren eduki teknikoarekin zerikusirik ez zeukaten alderdie buruzkoak zirenez, ez ziren onartu. Gainontzeko hamabietatik, bi erabat onartu dira, bost, zati baten eta beste bostak ez dira onartu.

Alegazioak kontuan hartu ondoren Urbanizazio Proiektuan sartu behar izan diren aldaketak, honako hauek dira:

  • Kanalaren bazterrean babes eskudela jarri.
  • Yolanda Gonzalez plaza txikiaren diseinua aldatu eta bere argiztapena berrikusi.
  • San Pablo eleizaren ondoko aldean dagoen kirol-pista baten, hori estaltzeko elementua jarri.
  • Deustuko Erribera 24ko eraikinaren ondoko espazio librearen diseinua aldatu.
  • Vicinay Cadenas-en zenbait elementu mantendu, Zorrotzaurreko iragan industriala gogoratzeko.
  • Elorrieta eta Idom eraikinearen artean, paseatzeko aldea handiagotu.
  • Kanalaren eskuinaldeko pasealekuan, komunak jarri.
  • Elorrieta eta San Inazioko zubi berriaren artean, norabide bakarreko bidegorria jarri.

Urbanizazio Proiektuak, alde batetik, Zorrotzaurreko lehen fasearen azalera osatuko duten elementuak definitzen ditu: espaloiak, errepideak, plazak, herri-altzariak, parkeak e.a. Eta bestetik, ur, gas eta elektrizitate hornidurak, argiztapena, telefonia-sarea, beste komunikazio sareak, e.a. bezelako hiri zerbitzuak nola egituratuko diren.

Aurrekoa
Hitzarmen Batzordeak Ballets Olaeta kalearen urbanizazioarekin harremana daukaten lehiaketa bi esleitu ditu
Hurrengoa
Azkenean, Deustuko kanala irekitzeko lanak TECSA, Construcciones Murias eta Drace Infraestructuras deritzenek osatutako UTE-ak egingo ditu
close