Zorrotzaurren etxebizitzak eraikitzeko lurzorua saltzeko lehen udal-lehiaketarako zazpi eskaintza aurkeztu dituzte

Zorrotzaurre

Zorrotzaurren etxebizitzak eraikitzeko lurzorua saltzeko lehen udal-lehiaketarako zazpi eskaintza aurkeztu dituzte

17/10/2018

Zorrotzaurre auzoa birgaitzeko proiektuaren baitan etxebizitza tasatuak eraikitzeko orube bat saltzearekin lotuta Bilboko Udalak abian jarritako lehiaketan zazpi eskaintza jaso dituzte.Udalak eremu horretan abian jarri duen etxebizitzen lehen proiektua da.

Proposamenek kasu guztietan hobetu dute oinarrietako ezarritako gutxieneko prezioa (6,3 milioi eurokoa) eta honako hauek aurkeztu dituzte:Amenabar, Jaureguizar, Construcciones Murias, Arrasate, Luis Martínez Benitoeta bi ABEEk (FloresttaSanchinarroetaResidencial Floresta Valdebebas enpresek osatutakoa; eta CycasaetaEslora Proyectos enpresek osatutakoa).

Lehiaketa 2.826 metro koadro dituen SI-1 lursailaren salmentarekin lotuta dago. Deustuko kanalaren eskuinaldean dago, duela gutxi inauguratu duten arraunketako pabilioiaren alboan, eta bi eraikin egiteko balioko du (bakoitzak zortzi solairu izango ditu). Prezio tasatuko ehun etxebizitza baino gehiago eraikiko dituzte bertan.Bi edo hiru logela izango dituzte etxebizitzek.

Aurrekoa
Amaitu dira VicinayCadenasen instalazioak eraisteko lanak
Hurrengoa
Jaureguizarreko erakusketa batek Zorrotzaurreko hirigintza-proiektua izango du ikusgai ostiralean eta larunbatean
close