Zorrotzaurren, Sormen Irla delakoan, egiten diren kultura-, arte- eta aisialdi-jarduerei buruzko bideoa

Zorrotzaurre

Zorrotzaurren, Sormen Irla delakoan, egiten diren kultura-, arte- eta aisialdi-jarduerei buruzko bideoa

07/02/2019

Kontzertazioko Batzordeak, proiektuarekin lotuta egindako jarduketen artean, bideo berri bat prestatu du, non azpimarratzen den azken urteotan Zorrotzaurre irlan gero eta kultura-, arte- eta aisialdi-jarduera gehiago egiten ari direla.

Bideoan hainbat entitatek garatzen dituzten jardueren errepasoa egiten da: Haceria, ZAWP, Espacio Open, Pabellón Nº 6, Karolazirko, Zirkozaurre, Gure Txoko Skate Park, Piugaz Bilbao, Eidabe, Kunsthal eta Papelera.

Prozesu berritzaile hau Zorrotzaurreren identitate-ikurretako bat bilakatu da. “Sormenezko irla” honetan, irudimenak, kulturak eta aisialdi alternatiboak bat egiten dute haiek garatu eta gozatzeko aukera ematen duen espazio natural batean.

Aurrekoa
Nafarroako Unibertsitateak egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatuko diren 140 etxebizitza tasatu adjudikatzeko prozedura abian jarri du
close